Izenburua: Nork lapurtu du dinosauroa?
Ilustratzailea: Josh Cleland
Itzultzailea: Bakun
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2025
Bilduma: Detektibe trebeak
Orri kopurua: 32
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Album ilustratu honetan gertaera misteriotsu bat kontatzen zaizu, tonu arin eta umoretsuan. Protagonistak diren animaliak elkarlanean arituz dinosauroa nork lapurtu duen argitzen dute, kolaborazioa eta talde-lana lehen planora ekarriz.
Museo Handia lapurreta misteriotsu baten eszenatoki bihurtu da: iritsi berri den dinosauro eskeleto izugarria desagertu egin da. Adi Miauka eta Susmo Zaunka detektibe trebeek, begi zorrotzez eta lupa eskuan, ikerketari ekiten diote. Irakurlearekin batera, aztarnak jarraituz museoan zehar murgilduko dira, orrialde hegaldunetan zehar aretoz-areto joanez, lapurra harrapatu arte.
Ilustrazioak kolore-masez osaturiko paleta biziko eta forma biribilduko irudiak dira. Bi orrialde betetzen dituzten ilustrazioek informazio gehigarria eskaintzen dute, istorioa ulertzeko eta jarraitzeko ezinbestekoak bihurtuz. Testuak esaten duenaz harago, bestelako xehetasunak txertatzen dituzte, eta erreferentzia zehatzak egiten dituzte; adibidez, artelan ezagunak animalien unibertsoan berrinterpretatuz.