Izenburua: Non sense liburua
Idazlea: Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide Sarasola
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2024
Orri kopurua: 252
Adina: 12tik gora
Laburpena:
Erdia ingelesez, erdia euskaraz, goitik behera, edo ezkerretik eskuinera, nonsense edo zentzugabeko umoreak okupatu ditu orrialde guzti-guztiak. Ezkerreko orrialdeetan limerickak ingelesez; eta eskumakoetan limerick horiexek berak daude Juan Kruz Igerabidek euskarara ekarrita. Limerick delakoa zer den? Irlandako herri baten izena izateaz gain, bertsokera bati emaniko izena ere bada. Ikerketa bati esker jakin badakigu euskaraz ere badirela haien agerpen batzuk.
Lehenengo aldiz 1846an publikatutako lana. Euskarazko edizioa dugu hau. Jatorrizko ingelesezko testuekin batera.
113 kontakizun labur eta absurdo, ia satirikoak. Pertsonaia ezberdinen ekintzak dira guztiak. Batzuetan, gehienetan, honako egitura honekin: hiria/Herrialdea + Pertsonaia (adina) + Ekintza.