Izenburua: Nola egiten dute kaka zuhaitzek?
Idazlea: Sebastien Perez
Ilustratzailea: Annelore Parot
Itzultzailea: Amets Santxez
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2021
Bilduma: Perrexiltxoren lorategia
Orri kopurua: 32
Laburpena:
Album ilustratu itxura hartu duen jakintza liburua da.
Perrexiltxo amonaren etxean dago, eta kalera doala kaka zapaldu du atarian. Txakur ka-ka da? galdetu dio amonari. Honek ezetz, triku kaka dela. Eta egoera hau aitzakia hartu-ta, amonak bizidun guztiok kaka egiten dugula adierazten dio. Eta automatikoki Perre-xiltxoren galdera etortzen da: Eta zuhaitzek, nola egiten dute kaka zuhaitzek? Orduan, hainbat suposizio egingo ditu Perrexiltxok. Amonarekin batera, azkenean, lignina izene-ko zuhaitzen “kaka” zer den, eta zuhaitzek zertarako baliatzen duten jakiten du.
Irudiek protagonismoa hartzen dute albumean zehar. Perrexiltxo eta amonaz gain, amo-naren landetxearen inguruak kolore epel eta goxoekin irudikatuta agertzen dira. Detaile dezente edukiagatik, testuan aipatzen direnak modu argian osatu eta informazio gehiago emateko baliatzen ditu irudiak ilustratzaileak.