Izenburua: Nire zapataren bila gabiltza
Idazlea: Mónica Sánchez Gallardo; Carla Novillo
Ilustratzailea: Carla Novillo
Itzultzailea: Itziar Diez de Ultzurrun
Argitaletxea: Bookolia
Urtea: 2024
Orri kopurua: 42
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Lehenengo pertsonan idatzitako album honetan lotura duzun horretatik bereizteaz sortzen den drama txikiaz hitz egiten da.
Ipuineko protagonista esnatzean bere zapata kuttunetako bat falta zaiola konturatzen da. Bere jostailuen artean bilaketa taldea osatu eta galdutako zapataren bila abiatuko dira. Alperrik ordea, ez dute inon topatuko eta ez du haren berririk halako batean zapatak idatzitako gutun bat jasotzen duen arte. Bertan azaltzen dio mundua ezagutzera joan dela, eta hortik aurrera, munduko hainbat txokotatik idazten dio bere bidaien berri emanez.
Irudimenez betetako ilustrazioek kolore biziak eta indartsuak dituzte. Collage moduko irudiak dira, orrialde bikoitzekoak, eta azaleraren osotasuna betetzen duten.