Izenburua: Nire egunerokoa eta emozioak iruditan
Idazlea: Thierry BedouetIlustratzailea: Thierry Bedouet
Itzultzailea: Itziar Arrizabalaga eta Edurne Lazkano
Argitaletxea: Ttarttalo
Urtea: 2025
Orri kopurua: 22
Adina: 2tik gora
Laburpena:
Haur txikienek hiztegia ikasteko eta euren emozioak identifikatzeko albuma.
Thierry Bedoueten liburuetan ezagunak diren hainbat animalia agertzen dira: hartza, krokodiloa, untxia
Haurren egunerokotasuna islatzeko, egoera desberdinak erakusten zaizkigu, eguna hasten denetik eguna amaitzen den arte.
Esnatzearekin batera ekintza batzuk ageri dira: jantzi, gosaldu, azokara joan, bazkaldu, parkera joan, etxera itzuli, oheratu eta ekintza bakoitzari lotua dagoen hiztegia azaltzen da.
Emozioei dagokienez, mina, tristura, nekea ageri dira.
Ilustrazioetan kolore biziak eta deigarriak ageri dira.