Izenburua: Ni lehena!
Idazlea: Míriam Tirado
Ilustratzailea: Joan Turu
Itzultzailea: Itziar Santín
Argitaletxea: Carambuco
Urtea: 2024
Bilduma: Calita
Orri kopurua: 26
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Kartoi formatuan egindako eta tonu didaktikoa duen liburu ilustratua da. Emozioen gaia lantzen du.
Lukasek beti lehena izan nahi du gauza guztietan; azkarrena, indartsuena.. eskolan, etxean, lagun artean, denean. Eta horrek arazoak sortarazten dizkio bai etxean, eskolan eta baita lagunartean ere. Lehena izatea lortzen ez duenean haserretu egiten baita. Egun batean, amak etxera ekarritako patinetea bere arreba bikiak berak baino lehenago hartzen duenean sutan jarriko da eta sumendietako maitagarria azalduko zaio. Maitagarriak galdetzen dio ea zergatik jokatzen duen horrela, eta horrela sentitzen denean arnasa hartzen erakutsiko dio. Modu honetan, Lukasek, bere jarrera bideratzea lortuko du.
Marrazkiak koloretsuak dira, marra beltzez inguratutako kolore masak, ordenagailuz eginak eta detaile pila dituztenak. Pertsonaiei eta paisaiari buruzko informazio gehigarria ematen dute, azalaren kolorea, gorpuzkerak, tatuaiak, etxearen inguruko ezaugarriak etab. Lagungarri dira istorioa kokatzeko, hala ere ez dira ezinbestekoak.