Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ni ez naiz Mikel Laboa

Idazlea: Harkaitz Cano eta Unai Iturriaga

Ilustratzailea: Joseba Larretxe

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2022

Orri kopurua: 128

Adina: 16tik gora


Laburpena:

Laboaren gaztarotik abiatuta, kronologikoki egiten du aurrera, hainbeste maite zituen kantak benetako bizipenekin uztarturik. Esaterako, lehen orrialdeak Atahualpa Yupanquiren “Piedra y camino” kantatuz Ameriketako lur idorretatik doan Mikel gazte baten pasadizoa kontatzen zaigu, gitarra aldean, asto gainean, badoana. Gitarraren lapurreta erdigunean dela zenbait abentura bizitzen ditu, eta plano aldaketa egiten da kontakizuna amaitzean, Mikel eta Marisol Bastida bikotea etzanik agertzen direlarik, Mikelek esaten duela “Eta, gutxi gorabehera, halaxe eskuratu nuen gitarra, Marisol”. Egiantzeko erretratuak marraztu ditu Josevisky-k, argi-itzalak erabiltzen ditu bolumena adierazteko, eta erraz antzematen da liburuan hain ugari diren euskal pertsonaiak, egileen cameoak barne. Ilustrazioak kolore arrez estanpatuta daude, gainjartzen zaizkienak zuri-hori-gorri-urdinak energia bereziko elementuak direnean.


Ni ez naiz Mikel Laboa