Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Mundu zoroa

Idazlea: ATAK (Georg Barber)

Ilustratzailea: ATAK (Georg Barber)

Itzultzailea: Garazi Arrula Ruiz

Argitaletxea: Txalaparta

Urtea: 2025

Bilduma: TXO!

Orri kopurua: 30

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Dibulgazio liburu jostaria da Mundu zoroa. Mundua bera hartu du gai egileak, eta munduaren antolamenduaz ariko zaigu orriz orri, umore tonu bihurrituan.

Sagua katuak harrapatu nahian, hartz zuriak tropikoan, untxiak ehiztariak ehizatzen, lehoi zaintzaileak, ur hiltzaileak, eskale trajedunak, haurra ama elikatzen, ipuin tradizionalen buelta, xomorro erraldoiak, tximeletak haur ehizan,... eta beste topatuko ditugu liburuan zehar.

Ilustrazioak pintzelaz landutako irudi koloretsu eta detailez beteak dira. Irudi ikonikoak dira. Ilustrazio bakoitza, izan orrialde bakarreko zein biko, istorio txiki bat da bere horretan, hasi eta buka. Alemaniar “bilderbogen”-en proto-komikietan oinarritutako lana da, ziurrenik.


Prentsako aipamenak:

 


Mundu zoroa