Izenburua: Mundu bat motxilan : Alex Txikonen menditazioak
Idazlea: Unai Ormaetxea
Ilustratzailea: Cesar LLaguno
Argitaletxea: Sua
Urtea: 2019
Orri kopurua: 104
Adina: 16tik gora
Laburpena:
Alex Txikonek neguan eta oxigenorik gabe Everest koroatzeko egiten duen saiakeraren kronika da. Igoera baten kontaketa baino gehiago da hau, ordea. “MeNditazioak” izenburuak adierazten duen bezala, barne kontakizun bat da. Gailurrera bidean Txikonek bizitza, mendizaletasuna, natura eta hamaika gairi buruz egiten dituen gogoeta sakonak ezagutuko ditugu. Baita beste mendizale batzuek egindako igoeretan gertatutakoak ere.