Izenburua: Momia gosetia
Idazlea: José Carlos Andrés
Ilustratzailea: Gómez
Itzultzailea: Maialen Mujika
Argitaletxea: Nubeocho
Urtea: 2023
Orri kopurua: 44
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Umorea eta fantasia uztartzen dituen narrazio albuma da. Momia da liburuko protagonista eta adiskidetasuna edota zeharka, familia eredu ezberdinak lantzen ditu. Tonu alai eta umoretsua du.
Enda izeneko momia da liburuko protagonista, hainbat urte luzez lo egon ondoren esnatu dena. Hainbeste denbora pasa denez, gosez esnatzen da eta piramidetik ateratzen denean inguruko turista guztiak izutzen ditu. Hala ere, Nessa-ren lagun egiten da eta honek momiari bere gosea asetzen laguntzen dio, patata batzuk emanez eta bere amei momiari askaria erosteko eskatuz. Gainera momiak arropa galtzen du, zorionez, ingurukoen laguntzaz janzten da. Eta bere beharrak ase dituelarik Enda momia bere piramidera itzultzen da. Hurrengo urtean, neskatoa, bere bi amekin, bertara itzultzen da, sarkofagoaren oinetan janari osasungarria utziz, bere laguna berriro esnatzen denerako.
Ilustrazioen ekarpena ezinbestekoa da, istorioaren kontaketaren parte dira. Irudiek informazioa ematen dute, eta istorioa osatzen laguntzen dute. Testuarekin bat datozen irudiak dira, eta oro har, kolore biziak nabarmentzen dira. Gainazal osoa hartzen duten irudiak dira, zuriune gutxi utzirik.
Testuari begira ere, letra xehea eta larria tartekatzen dira, kontakizunari garrantzia eman nahi zaion uneetan aurkitu dezakegu letra larria.