Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Milaloreren lorategi pozoitsua

Idazlea: Christy Mandin

Ilustratzailea: Christy Mandin

Itzultzailea: Bakun SL

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2024

Orri kopurua: 40

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Goikolandan berdintasuna da nagusi.  Etxe guztiek itxura bera dute, arreta handiz zaindutako akatsik gabeko lorategiekin, harik eta Milalore eta bere ama herriko muino baten tontorrean dagoen etxe zaharrera bizitzera aldatzen diren arte. Bertan Milalorek Goikolandako biztanle zurrunak asaldatuko dituen lorategi bitxia landatzen du: sorgin goroldioa, hagin lore mingarria…bezalako loreekin. Amak, herriko gazteek eta bere kemenak lagunduta, Milalorek Goikolanda parekorik ez duen lekua bihurtzea lortuko du.

Ezezagunarekiko beldurra, aldaketarekiko erresistentzia eta onarpenaren garrantzia dira album umoretsu honetan jorratzen diren gaiak.

Ilustrazioek paleta sepia eta tonu itzaliekin, klasiko gotikoak gogorarazten dituzte. Testua osatzen dute eta irakurlea orrialde bakoitza arakatzera gonbidatzen dute ezkutuko xehetasunen bila, kontakizunari umorea erantsiz.


Prentsako aipamenak:

 


Milaloreren lorategi pozoitsua