Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Mexique Itsasontziaren izena

Idazlea: Maria Jose Ferrada

Ilustratzailea: Ana Penyas

Itzultzailea: Úrsula Luna, Amaia Serrano Mariezkurrena

Argitaletxea: Txalaparta

Urtea: 2025

Bilduma: Axuri beltza

Orri kopurua: 40

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Album historiko gisa kokatu dezakegu, haur eta gazte talde baten erbesteratze istorioa jazotzen baita bertan. Zehazki, errepublikazaleen 456 haur eta gazteren bizipenak jasotzen dira. Umeen begirada xalotik, 3-4 hilabeterako ustezko oporraldiko maletan gerra bat nola sartzen den barruraino kontatzen da bertan.

Gertaera errealetan oinarritzen da; eta erbestea, elkartasuna eta itxaropena dira gai zentralak. Funtsean, giza eskubideen aldarrikapena egiten du kontakizunak.

1937an Espainiako Gerra Zibilean Mexique izeneko ontzian Mexikora joandako haur errefuxiatuen bidaia kontatzen da umeen begietatik. Bertako gobernuak ateak harrera egin zien eta hamaika urtez hezkuntza, janaria eta bizitzeko harrera etxeak eskaini zizkien.

Literatura poetikoa eta memoria historikoa uztartzeko tonu nostalgiko eta esperantzazkoa tartekatzen ditu, eta irakurlea gogoeta egitera gonbidatzen du.

Liburu honetako irudiak “Moreliako haurren” eta lurralde haietara eraman zituen itsasontziaren argazkietan oinarritzen dira. Zeregin nagusia testuaren poetikotasunari indarra ematea da. Izan ere, irudiek laguntzen dute istorioko protagonisten emozio, beldur eta kezkei forma ematen. Kolore zuri-beltzak gorria eta haragi kolorearekin uztartzen dira. Arkatzez eginak balira bezala, egiantzekoak dira, eta aurpegiak collage-teknikarekin erabiltzen dira kutsu erreala jarriz.


Prentsako aipamenak:

 


Mexique Itsasontziaren izena