Izenburua: Mendia eta ni
Idazlea: Edurne UrrestarazuIlustratzailea: Irati Peluaga
Argitaletxea: IKAS pedagogia zerbitzua
Urtea: 2025
Orri kopurua: 40
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Album ilustratu hau gazteentzako narrazio poetikoa da. Elkarrizketa bidez bizitzaren zentzua, naturaren indarra eta gizakiaren barne-bidaia aztertzen dira.
Protagonista gazte batek Islandiako Hvitserkur mendi misteriotsuarekin elkarrizketa bat izaten du. Mendiak jakinduriaz hitz egiten du, eta gazteak bere zalantzak eta beldurrak partekatzen ditu, istorioa hausnarketa sakon eta liriko bihurtuz.
Ilustrazioei begira, kolore biziak agertzen dira kontakizunean zehar eta gainazal osoa hartzen dute, elurraren eta itsasoaren zuria eta urdina bezalako koloreak kolore beroagoekin kontrajarriz. Naturari eginiko keinuak behin eta berriz agertzen dira.
Albumaren hasieran, hiztegi txiki bat eskaintzen zaigu, zeinetan islandierako lau hitz euskarara itzulita agertzen diren. Horrez gain, Islandiako irudi bat agertzen da, bertan Hvitserkur mendia agertzen da seinalaturik.