Izenburua: Memoriaren giltza
Idazlea: Ramón Olasagasti
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2024
Bilduma: Perzebal, 48
Orri kopurua: 69
Adina: 12tik gora
Laburpena:
Indio eta Tania sarri ibiltzen dira Ezkaba mendiko baso, bidezidor eta bazterretan zer suma, kuxkuxean. Arratsalde batean ikusitakoak, ordea, asaldatuta utzi ditu erabat. Zer dira eskeleto horiek? Zer da giza hezurren artetik gizon-emakume batzuek atera duten botila? Ondoko egunetan, beste aurkikuntza garrantzitsu bat egingo dute Zubixarreko siman: giltzatzar herdoildu bat.
Ezustean, iraganeko hainbat pasarte ilunen ateak zabalduko dizkie giltza horrek: Ezkabako gotorlekua espetxea zen garaian gertatu zen ihesaldi harrigarriaren berri jakingo dute, eta giltzapean egondako memoriak askatzen lagunduko dute.
1936ko gerra piztuta zegoenean, 1938ko maiatzaren 22an, mundu osoan inoiz izandako preso ihesaldi handienetako bat gertatu zen. Olasagastik azaldu du hurrengo egunetan giza ehizaldi «krudela» gertatu zela Ezkabaren iparraldean dauden herrietan, eta garai horretan girotu duela eleberria.