Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Martina futbolari

Idazlea: Susanna Isern

Ilustratzailea: Marta Moreno

Argitaletxea: Nubeocho

Urtea: 2024

Bilduma: Égalité

Orri kopurua: 44

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Formatu handiko album ilustratu honetan, berdintasuna eta laguntasuna dira gai nagusiak, bereziki kirolaren testuinguruan.

Protagonista Martina da, futbolzalea eta jokalari trebea, baina bere eskolako taldean neska izateagatik baztertua sentitzen da. Mutilez osatutako ekipoan ez da ondo hartua, eta egoera horren aurrean, taldea uztea erabakitzen du. Bere pasioa alde batera utzi beharrean, auzoko parkean jolasten hasten da, eta bertan bere grina partekatzen duten beste haur batzuekin topo egiten du. Pixkanaka, elkar ezagutuz eta laguntasuna sendotuz, talde berri bat osatzen dute. Azkenik, bi taldeek elkarren aurka jokatzen dute partidu batean, eta Martinaren taldeak irabazten du. Garaipenaren harira, mezua argia da: futbolean —eta oro har, bizitzan— elkarlana, koordinazioa eta dibertsioa irabaztearen gainetik daude, eta, noski, neska ala mutil izateak ez luke inoiz mugarik jarri behar.

Kolore biziz eta estilo dinamikoan egindako ilustrazioek istorioa indartzen dute.


Prentsako aipamenak:

 


Martina futbolari