Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa

Idazlea: Amancay Gaztaņaga Sagarzazu

Ilustratzailea: Alain Martinez Iribarren (azalko ilustrazioa)

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2024

Bilduma: Martin Martina; 1

Orri kopurua: 182

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Trilogia baten lehenengo liburua da. 16 kapituluz osatuta dago. Lehenengo kapitulua hasi aurretik istorioa kokatuko den mapa bat agertzen da. Kapitulu bakoitzaren izenburuaren gainean txuri-beltzeko marrazki txiki bat dago. Narratzaile orojakile batek kontatzen du istorioa; batzuetan, irakurlearekin zuzenean hitz egiten du. Kapitulu bakoitzeko lehenengo hizkia letra larriz eta era berezian apainduta dago. Liburua apaintzeko moduak antzinako istorio bat irakurriko dugula adierazten digu. Mitologiarekin zerikusia duten mezuak emateko letra bereziak erabiltzen dira: beltzak eta barroko estilokoak.

Misteriozko eleberri honek euskal mitologiako izakiak eta kondairak uztartzen ditu, irakurlea fantasiazko mundu batean murgilduz. Gainera, protagonistaren identitate bereziak aniztasunaren eta norberaren onarpenaren gaia jorratzen du. Irakurle gazteentzako kontakizun honek, abentura, misterioa eta euskal kulturaren elementuak maisuki nahasten ditu. 

Bestalde, euskal mitologiako izakiak eta elementuak modu naturalean txertatzen dira istorioan, euskal kulturaren transmisioa erraztuz. Misterioaren eta abenturaren bidez, irakurlearen jakin-mina pizten du, pentsamendu kritikoa eta irudimena garatzeko aukera eskainiz. Bide batez, adiskidetasuna, familia-harremanak eta balio etikoak lantzen ditu.


Prentsako aipamenak:

 


Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa