Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Martin Martina eta sorginen batzarra

Idazlea: Amancay Gaztaņaga Sagarzazu

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2024

Bilduma: Martin Martina; 2

Orri kopurua: 175

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Liburu honek azal biguna du, eta aurrealdean duen ilustrazioak fantasia iradokitzen du; bat dator lantzen duen gaiarekin. Generoari dagokionez, eleberri fantastikoa da; izan ere, gaur egunean girotuta egon arren, euskal mitologiako hainbat elementuri ere bizia ematen die.

Trilogia baten bigarren atala da, eta, hala izanik, lehen liburua irakurria izatea lagungarri izango zaio irakurleari. Edonola ere, solte irakur daiteke berez, liburu honek hasieran baitakar lehenengoaren laburpena, bai eta pertsonaien zerrenda eta deskribapena ere. Horrez gainera, istorioa gertatzen den herriaren mapa bat dakar, ilustrazio gisakoa.

Guztira 17 kapitulu ditu, baina ez datoz zenbakituta. Kapitulu bakoitzak izenburu bat du, ilustrazio txiki batez lagundua, zeinak kapituluaren gaiari buruzko arrastoak ematen baititu. Narratzailea orojakilea da, eta erabat subjektiboa. Irakurleari zuzenean egiten dio erreferentzia hainbatetan, eta egoeren azalpen subjektiboak ematen dizkio.

Istorioan zehar, hainbat gairen inguruan hausnartzen da, hala nola herrien garapena, azpiegitura handiei eta turismoari dagokienez, eta, horri kontrajarrita ingurumenarekiko maitasuna eta bizimodu tradizionala. Nolabait esateko, mundu zaharra eta berria kontrajartzen dira etengabe liburuan. 


Prentsako aipamenak:

 


Martin Martina eta sorginen batzarra