Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Martin Martina eta gauekoak

Ilustratzailea: Alain Martinez Iribarren (azaleko ilustrazioa)

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2025

Orri kopurua: 230

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Martin Martina eta gauekoak, misteriozko trilogia fantastiko baten azken liburua da. Hau horrela izanik, aurreko bi liburuak irakurri ez dituenarentzat “bidezidor” bat eskaintzen du idazleak, istorioa kokatzen jakiteko. Gainera, azaltzen diren personaien azalpena topatuko dugu, baita istoriaren kokapen mapa bat ere. Gainontzean, ez dago ilustraziorik; soilik kapitulu bakoitza hastear dagoenean zuri beltzean marraztutako elementu bat eta lehenbiziko letra nabarmendu eta apaindua. Bukaeran aurkibide bat dago eta atal bat non idazleak eskerrak ematen dituen.

Istorioa narratzaile orojakile batek kontatzen du eta irakurleengana zuzentzen da tarteka, komunikazio keinu bat eginez bezala (“… pentsatuko duzue…”). Elkarrizketak maiz topa ditzakegu, non pertsonaiek hitza eta protagonismoa hartzen duten. Lehenbiziko kapitulua iraganera garamatza, egoera zein den ulertzeko baliagarria izango zaigun kontakizunera.

Ilustraziorik ezean, tipografiarekin jolasten du eleberriak. Gauekoen liburutik ateratako pasarteak letra zahar misteriotsuan azaltzen zaizkigu, letra larriekin jolasten du, oharrak edo beldurrezko idatziak beste tipografia batean nabarmentzen ditu, etab.

Eleberrian misterioa, abentura, maitasuna, magia… topatuko ditu irakurleak. Identitatea, aniztasuna, natura eta komunitatearen balioa lantzen dituen eleberria da. Fantasia eta euskal mitologiaren elementuak erabiliz, gaur egungo kezkak jorratzen ditu. Horregatik, irakurleak ez du bakarrik abentura bat aurkitzen; bere buruari eta munduari buruzko galderak egiteko gonbita ere jasotzen du.


Martin Martina eta gauekoak