Izenburua: Marraz marra. Grafismoak.
Idazlea: Joana Jesus
Ilustratzailea: Joana Jesus
Itzultzailea: Amets Santxez Munain
Argitaletxea: Ttarttalo
Urtea: 2024
Orri kopurua: 30
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Izenburuak berak iradokitzen duen bezala, liburu hau marraz marra grafismo ariketak egiteko denbora-pasa entretenigarri gisa aurkezten da. Nahiz eta dibulgaziozko lanei hurbildu, helburu didaktikoa nabarmentzen da, eta lantzen den nozio nagusia kurba formako lerro etenak jarraitzea da.
Ilustrazioa da elementu nagusia orrialde guztietan; testua minimoa da eta goialdean, tira formatuan, esaldi laburretan ematen dira ariketak egiteko jarraibideak, izenburu modura.
Liburuak haurrek grafismoaren bidez marrazketa gaitasuna modu ludikoan garatu dezaten bilatzen du.