Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Mamuki

Idazlea: Nerea Ariznabarreta

Ilustratzailea: Maite Rosende

Argitaletxea: Pamiela

Urtea: 2024

Orri kopurua: 44

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Mamuki albuma Gau Beltzaren inguruko kontakizuna da, umorea eta beldurrezko generoko topiko klasikoak uztartzen dituena. Mamu txikiak ezin du ospakizunean parte hartu gaixorik dagoelako. Hori ikusita, hainbat izaki beldurgarri –banpiroa, eskeletoa, momia, Zakuzaharra eta Otsoko bezalako euskal munstroak barne – logelatik igarotzen dira banan-banan, bakoitzak bere sendabide berezia eskainiz. Saiakera guztiek huts egiten duten arren, erlojuak aurrera egin ahala, umorea eta adiskidetasuna nagusitzen dira. Azkenean, atseden hartzea izango da sendabiderik onena.

Albumak eszenatoki bakarreko antolaketa du, plano finko batean. Elementu bisual guztiek dute esanahia: erlojua, ilargia eta logelako objektu txikiak denboran aurrera egitearen sinbolo bilakatzen dira. Testua errima eta paralelismoaren bidez eraikita dago, erritmo nabarmenarekin, eta egiturazko simetria bistakoa da.

Ilustrazioak kolore planoak erabiliz eta estilo eskematikoan sortu dira, baina xehetasunez beteta daude eta narrazioarekin lotura estua dute. Irudiek istorioaren garapenean pistak eskaintzen dituzte, eta albumaren umore tonuari laguntzen diote. Azken emaitza orekatua da: testuak eta irudiak elkarri erantzuten diote eta osotasun narratibo koherente eta zaindua sortzen dute.

Mamukik 2024ko Etxepare saria jaso zuen.


Prentsako aipamenak:

 


Mamuki