Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Mamuak

Idazlea: Sébastien Perez

Ilustratzailea: Isabella Mazzanti

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2024

Bilduma: Izaki miragarrien entziklopedia

Orri kopurua: 56

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Liburu honek mamuen inguruko eduki zabala eskaintzen du, ataletan antolatuta, hasierako aurkibidean argi ikus dezakegun bezala.  Atal bakoitzaren hasieran goiburu batek zehazten du zein gai jorratuko den: historiako mamuak, animalia-mamuak, garraioarekin lotutako mamuak, arimak, mediumak eta espiritistak, mamu babesleak, mamu madarikatuak eta leku madarikatuak. Atalak istorio batekin hasten dira, eta ondoren, antzeko ezaugarriak dituzten beste mamuak aurkezten dira, munduko kultura eta leku desberdinetako adibideak emanez. Atal bakoitzaren amaieran infografia bat dago, gaiari lotutako hainbat datu biltzen dituena.

Liburuaren egitura dinamiko hori beste narratiba batekin osatzen da: Mai eta Sami izeneko bi haurrek bizitzen duten mamu-kasu baten istorioak atal desberdinak zeharkatzen ditu, tentsioa mantenduz eta irakurlearen interesa piztuz. Horrek narrazioari jarraipen-elementu bat gehitzen dio.

Ilustrazioek informazioa osatzen eta ulertzen laguntzen dute, eta atal bakoitza kolore ezberdinez bereizten da. Kontakizunari lotutako orrialdeetan gorria eta urdina erabiltzen dira, eta infografiek berde bizia dute. Irudiek edukiaren antolaketan eta aurkezpenean funtzio nabarmena betetzen dute.


Prentsako aipamenak:

 


Mamuak