Izenburua: Maleta
Ilustratzailea: Chris Naylor-Ballesteros
Itzultzailea: Mirentxu Ibargarai
Argitaletxea: Haria Liburuak
Urtea: 2025
Orri kopurua: 32
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Animalia bitxi bat herrialde berri batera iristen da, triste eta izututa, maleta handi bat herrestan daramala. Erabat nekatuta dago, baina txoriak, azeriak eta untxiak maletaren edukiaz galdetzen hasten dira, jakin-minak bultzatuta. Arrotzaren erantzunak sinesgaitzak iruditzen zaizkie —nola liteke maleta baten barruan te-katilua, mahaia, aulkia eta etxola egotea?—, eta mesfidantza nagusitzen da. Egoera horretan, azeriak maleta irekitzea erabakitzen du arrotza lo dagoen bitartean, eta maleta hautsi egiten da. Animalia esnatutakoan ezusteko sorpresa jasotzen du: kide berriek, gertatutakoa ikusita, bizitokia eta elkarrekin adiskidetasuna partekatzeko txokoa atondu dute.
Istorioak ezezagun baten etorrerak sortzen duen mesfidantzaz, eta zerbait sinesgaitza kontatzen digutenean agertzen den zalantzaz hitz egiten du, baita hanka sartzeaz eta akatsen ondorioak konpontzeko beharraz ere. Aldi berean, migrazioa, iragana, hasiera berriak, onarpena eta adiskidetasuna bezalako gaiak lantzen ditu inplizituki.
Ilustrazioei dagokienez, autoreak estilo sinplea erabiltzen du gai konplexua lantzeko: fondo zurian kokatutako kolorezko forma soilak dira animaliak, marra beltzez inguratuak. Komiki itxurako egitura du, binetarik gabe, eta pertsonaien ahotsak koloreen bidez bereizten dira; narratzailearen ahotsa, berriz, tinta beltzez adierazten da, eta iraganeko oroitzapenak sepia tonuan agertzen dira.