Izenburua: Malen intsektuen munduan
Ilustratzailea: Paul Caballero
Argitaletxea: Sua
Urtea: 2025
Bilduma: Adi natura
Orri kopurua: 56
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Intsektuen mundua ezagutzera emateko liburu informatiboa da. Bi zati bereizi ditu: lehenengoan fikziozko istorio bat kontatzen du, komiki itxuran emana. Bertan Malen izeneko haur bat intsektuen tamainara txikitzen da. Ekaitz bat hasi berritan arriskuan dago eta erle batek salbatu egiten du. Erlearen gainean eserita, hegan, bere txikitasunaren neurriko natura deskubrituz doa. Bigarren parte informatibo eta zientifikoan, fikzioan deskubritu ditugun elementuen azalpenak irakur ditzakegu: polinizazioaren prozesua eta polinizatzaile nagusiak, intsektu bat zer den, loreak, intsektu motak, … eta amaieran, eskulanak egiteko proposamenak, eta baita glosario edo hiztegi bat ere.
Guzti hau irudi zehatz eta aberatsez osatua dago, testuz emandako azalpenak modu argiagoan ikusteko eta barneratzeko.