Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Malen eta olatuak

Idazlea: Britta Teckentrup

Ilustratzailea: Britta Teckentrup

Itzultzailea: Maialen Mujika

Argitaletxea: Nubeocho

Urtea: 2022

Orri kopurua: 32

Adina: 6tik gora


Laburpena:
Beldurrari nola aurre egin kontatzen digun istorioa da hau. Ipuin fantastiko honetan, Malen izeneko neska baten istorioa kontatzen da. Malen, itsasoaren erdian dago, txalupa batean, bakarrik eta itsasoa zeharkatu behar du. Itsasoko olatu erraldoiei eta iluntasunari aurre egiteko, bidean laguntzaileak izango ditu: beldurrari aurre egiteko adorea emango dion txoria, olatuak zamalkatzen lagunduko dioten izurdeak, bide iluna argitzen dioten marmokak, eta bakarrik ez dagoela erakusten dion balea. Itsasoa berriro baretzean, konturatzen da ez zegoela bakarrik, beste haur asko ere, bera bezala nabigatzen ari zirela, bakoitza bere txalupa txikian. Ilustrazioek testuari atmosfera ematen diote. Tonu ilunak erabiltzen dira beldur puntua emateko eta gainditzean dena kolore argiz azaltzen da.


Malen eta olatuak