Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Lurreko paisaia galduak

Idazlea: Aina Bestard

Ilustratzailea: Aina Bestard

Itzultzailea: Oskar Arana Ibabe

Argitaletxea: Txalaparta

Urtea: 2021

Orri kopurua: 80

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Lurraren historia geologiko eta biologikoari buruzko tamaina handiko liburua da, album ilustratuen ezaugarri zenbaitekin egina. Ezaugarri grafikoek kutsu retroa dute, XIX mendeko paleontologoei omen egiteko, epilogoan azaltzen denez.

Jakintza liburua ere badenez, egitura formala du: bi orrialde hartzen dituen aurkibidearekin hasten da, 10 ataletako bakoitzean zer aurkituko dugun azalduz, testu, ikono eta marrazkien bidez. Denboraren lerro batekin jarraitzen du eta gainontzeko ataletan lurraren historia azaltzen da.

Testuak, ilustrazioak, eskemak, infografiak, tipula paperean inprimatutako ilustrazioak, azal-hegalak etab. erabiltzen dira.

Testuak eta eskemek berez bakarrik funtzionatu badezakete ere, ilustrazioek lagundu egiten dute orain dela milioika urteko paisaiak irudikatzeko.


Lurreko paisaia galduak