Izenburua: Lurraren taupadak
Ilustratzailea: Cristina Fernandez
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2025
Bilduma: Perzebal, 51
Orri kopurua: 112
Adina: 12tik gora
Laburpena:
Cristina Fernándezek eginiko ilistrazio batek azal osoa hartzen du. Bertan, Amazoniako oihanaren berdetasuna islatzen da. Azpikaldean, eskubian, Amazoniako mukaxi tribuko hiru gerlari agertzen dira (bi heldu eta haur bat) lantzak, arkua bat eta harrapakina gainean dutela; goikaldean, ezkerrean, berriz, tukan urdin bat adar batera igota.
Liburua azal bigunak ditu, hegalik gabe eta 15 kapitulutan banatuta dago. 10 ilustrazio eder ditu, hauek Cristina Fernández-enak ere, baina kasu honetan txuri beltzean, ikatz-ziriarekin eginak. Irudi horietan narrazioako pasarte batzuk irudikatzen dira.
Fikzio historikoa generoan sailaktu daiteke, testuingurua eta gertazen denaren muina geraera historiko errealetan oinarrituta baitago, baina pertsonaiak eta gertarera konkretuak egileak asmatutakoak dira.
Lehen pertsonan dagoen eleberri lineala da. Landutako gai nagusiei dagokionez, naturarekiko eta lurraren erritmoarekiko lotura sakona jartzen ditu erdigunean, arbasoen memoriak eta tradizioak nortasunaren oinarri gisa duen garrantziarekin batera. Protagonistaren bizipenaren bidez, iniziazio‑bide gogorra eta heldutasunerako jauzia erakusten dira, galera, indarkeria eta biziraupena ezinbestean uztartuta. Era berean, gerrek eta erbesteak sortutako haustura pertsonal eta kolektiboa agerian uzten da, patuaren eta norberaren erabakien arteko tentsioarekin lotuta, eleberria abentura hutsetik harago doan identitate eta gizatasunaren inguruko hausnarketa bihurtuz.