Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Lurrak atseden hartu zuenekoa

Idazlea: Emily House

Ilustratzailea: Emily House

Itzultzailea: Iņigo Satrustegi

Argitaletxea: Picarona

Urtea: 2024

Orri kopurua: 28

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honek Lurra pertsonifikatzen du, haren nekea eta berreskuratzeko beharra irudikatzeko. Lurra medikuarenera joan da pattal sentitzen delako, baina atseden hartzea proposatzen dionean, gizakiak bere beharra dutela pentsatuz, ezinezkoa dela erantzun du. Hurrengo egunean, ordea, guztia hutsik aurkitu du: ez kaleetan, ez mendietan, inon ez da inor ageri. Txori batek azaldu dio gizakiak gaixo daudela eta etxetik atera gabe egon behar dutela. Une horretatik aurrera, Lurrak lasaitasuna eta bakea berreskuratzen hasi du. Gizaki gabe, bere burua zaintzeko denbora du, eta naturak arnasa har dezake berriz.

Argizariz eginak diruditen ilustrazioek, kolorearen aldaketen bidez erakusten dute lurraren egoeraren bilakaera: hasierako ke eta iluntasuna pixkanaka kolore biziek ordezkatzen dute. Babesorriek ere muturreko aldaketa hori islatzen dute: hasierakoa iluna eta itogarria da; amaierakoan, aldiz, hortzadarra azaltzen da. Istorioa itxaropentsu amaitzen da.


Prentsako aipamenak:

 


Lurrak atseden hartu zuenekoa