Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Lurra pop-up

Idazlea: Anne Jankeliowitch

Ilustratzailea: Annabelle Buxton eta paper ingeniaritza Olivier Charbonnelen eskutik

Itzultzailea: Saretik Hizkuntza Zerbitzuak

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2021

Orri kopurua: 20

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Dibulgazio-liburua da. Izenburuak azaltzen duen bezala, pop-up teknikaz baliatzen diren elementuak ditu, ematen diren azalpenen osagarri direnak. Liburuak, gure planetaren inguruko informazioa eskaintzen du, kapitulu edo atal ezberdinetan banatua: Lurraren sorrera, baliabide naturalak, bizitzaren sorrera, biodibertsitatea, uraren zikloa, sumendiak, gizakia, eta lurraren arriskuak.

Bost pop-up irudi biltzen ditu liburuak guztira, eta bi orrialde oso okupatzen dituzten beste lau irudirekin tartekatuta daude. Pop-up elementuak ikusgarriak dira, koloretsuak eta konplexutasun handikoak. Beste ilustrazio guztiak ere koloretsuak dira eta xehetasunez beteak. Ilustrazioak testuetan azaltzen denaren isla dira. Testuak fondo beltza duten karratuetan sartuta daude, eta badira irudietan etiketa batzuen bitartez izendatuak dauden hainbat elementu.


Lurra pop-up