Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Lukasen panpina

Idazlea: Alicia Acosta & Luis Amavisca

Ilustratzailea: Amélie Graux

Argitaletxea: Nubeocho

Urtea: 2021

Orri kopurua: 34

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu errealista da, genero ikuspegia duena. Gaia genero-estereotipoak eta genero-arauak betetzen ez dituenaren kontrako indarkeria dira. Tonua abegikorra da, eta hezitzailea.

Lukasek panpinak gogoko ditu, betidanik nahi izan du bat izan. Eta azkenean lortu du, gurasoek bat oparitu diote. Horregatik, oso pozik dabil bere lagunekin aitatxotara jolasten. Baina egun batean, Teok, astakirten samarra den bere lagunak, panpina hartu eta begi bat ateratzen dio. Lukasek disgustu handia hartzen du eta haserre dago. Baina Teo ere gaizki sentitzen da ez baitzuen panpina puskatu nahi. Horregatik, handik egun batzuetara opari bat ekartzen dio beraien artekoa konpontzeko: Partxe bat. Panpinari jartzeko pirata partxe bat…

Ilustrazioek estilo vintagea dute, klasikoa zeharo. Kolore pastelak nabarmentzen dira. Marrazki gehienek bi orrialde osoak hartzen dituzte. Testua eta irudia elkarrekin ari dira istorioa kontatzen, eta ederki konbinatzen dute elkarrekin.

Esan behar da haurrak irudikatzeko moduak hainbat estereotiporekin apurtzen duela, esaterako: edertasuna, zuria izatea, protagonista mutil ez normatiboa izatea, pertsonaia nagusien agerpen parekidea...


Lukasen panpina