Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ludwig eta errinozeroa

Idazlea: Noemi Schneider

Ilustratzailea: Golden Cosmos (Doris Freigofas eta Daniel Dolz)

Itzultzailea: Beņat Sarasola

Argitaletxea: 1545

Urtea: 2024

Orri kopurua: 34

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honetako lehen orrialde bikoitzean Ludwig, haur protagonista, lokartu aurretik bere logelan Errinozero batekin hizketan ikusten du irakurleak. Heldu bat logelan sartzen denean, errinozeroak ezkutaketa jolasa hasten du: haren atzean, armairuan, ohe azpian, idazmahai azpian…ezkutatzen da, helduak ez, baina irakurleak etengabe ikusteko moduan.  Ludwig-ek, erakutsi nahi dio helduari errinozeroa logelan egon daitekeela nahiz eta ikusi ez, eta elkarrizketa filosofikoa hasten du harekin: frogatu al dezake berak ikusten ez duen errinozerorik logelan ez dagoenik? Frogatu al dezake berak ikusten ez duen ilargirik zeruan egon badagoenik?

Kontakizunak Ludwig Wittgenstein-ek Bertran Russell filosofia irakaslearekin izandako elkarrizketa erreala du oinarri eta azken bi orrialde bikoitzetan filosofo izateari, Ludwig Wittgenstein filosofoari eta album honetako autoreei buruzko azalpenak jasotzen ditu gaian sakondu nahi duen irakurleak, edo hausnarketa filosofikoa gidatzeko erremientak behar dituen bitartekariak.

Ilustrazioek ezkutaketa jolasa ahalbideratzen dute, irakurle gazteak ia konturatu gabe, hausnarketa sakonetan murgilduz. Irudiak hiru teknikaren nahasketaren emaitza dira: paper gaineko marrazketa analogikoa, ordenagailuko marrazketa digitala eta inprimatutako irudiak konbinatuz sortuak. Kolore azido eta deigarriak erabili dira, plano eta perspektiba desberdinak, horiek guztiak aipatutako jolasaren zerbitzura.


Prentsako aipamenak:

 


Ludwig eta errinozeroa