Izenburua: Lo-kantak
Idazlea: Peru Magdalena Arriaga (Musika eta ahotsa: ibonrg)Ilustratzailea: Miren Asiain Lora
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2024
Orri kopurua: 4 liburuxka kutxa batean
Adina: 0tik gora
Laburpena:
Lo-kantak poesia errimadunez osaturiko bilduma bat da. Kutxa batean lau liburuxka datoz.
Natura da bildumaren testuinguru nagusia. Elementu naturalek (ura, haizea, lurra…) laguntzen dute haur txikia, kantatzeko eta errezitatzeko pentsatutako poesien bidez. Tonua goxoa, jostaria eta lasaia du eta zenbait poema ibonrg-ek musikatu ditu. Egileen hitzetan, “lo-kantak dira umeak jasotzen dituen lehen hitzak, soinuak, musika. Hizkuntzarekin eta poesiarekin izango duen lehen zubia”.
Bilduma lau liburuxkaz osatua dago —Uretako lo-kantak, Haizeetako lo-kantak, Lurretako lo-kantak eta Zuretzako lo-kantak—, eta naturaren elementuak eta irakurlearen esperientzia pertsonala lotzen dira.
Ilustrazioek dekorazio-funtzioa dute eta aurkezten diren kanta eta poemekin lotura zuzena dute, lanaren edergintza osatuz. Kolore apaleko fondoetan (urdinak, berdeak, laranjak eta moreak ) lurrazala, ura eta haizea iradokitzen dira. Orrialdeetan sakabanatuta, arkatzez eginiko kolore biziko marrazkiak topatuko ditugu, detaile handiz marrazturik, kolore‐fluxuetan oinarritutako hondoetan. Ilustrazioen kutsu surrealista nabaria da. Proportzioekin eta formekin jolastuz, irakurlea ametsetako mundu imajinario batera eramaten dute, olerkien tonua eta erritmoa iruditan islatuz.