Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Lima. Marteren semea

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2025

Bilduma: Taupadak

Orri kopurua: 150

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Liburuaren azalak  protagonista eta giro nagusia aurkezten ditu. 25 kapitulutan banatuta dago, egitura lineal bati jarraituz; kapituluek istorioaren erritmoa dosifikatzen dute eta tentsio narratiboa pixkanaka handituz doa.

Generoari dagokionez, obra hau narrazio literarioaren barruan kokatzen da, zehazki eleberri moduan, eta eleberri fantastikoaren ezaugarriak uztartzen ditu (pertsonai mitologikoak ditu: Marte, Mari, Kupido…). Argudioak Lima eta Markosen inguruan egiten du bira, beraien jatorriari buruzko galderei aurre egin behar die. Beste pertsonaiek ere (Xana, Moura, Harri, Basaprintz) garapen horretan eragin zuzena dute eta bakoitzak protagonisten barne-gatazkak argitzen laguntzen du.

Narratzailea orojakilea da, pertsonaien barne-mundura sartzeko gaitasuna du, batez ere protagonistaren kasuan. Horrek irakurleari informazio pribilegiatua eskaintzen dio, baina aldi berean suspensea mantentzen du zenbait datu ezkutatuz. Narratzailearen funtzio nagusia istorioa gidatzea eta irakurlea pertsonaien emozioetara hurbiltzea da.


Lima. Marteren semea