Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Librea zara

Ilustratzailea: Mo Gutiérrez Serna

Itzultzailea: Maialen Mujika

Argitaletxea: Nubeocho

Urtea: 2025

Orri kopurua: 32

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Eskuartean dugun hau, liburua baino gehiago, paskin aldarrikatzailea da. Haurrari helarazi nahi zaizkio zein jarrera diren egokiak eta zein ez, arrazoiaren planoa erabilita. Barnean sortzen zaizkion irudien bitartez barneratzen ditu jakintzak, ideia konplexuak izan arren.

Kasu honetan, idazlea hainbat kontzeptu azaltzen saiatzen da: zer den askatasuna, entzuteko gaitasuna, beldurra, desberdintasuna, bestearen lekuan jartzea, partekatzea, komunikazio modu ugariak, sinesmen eta pentsaerak, errespetua, … Horretarako, sekretu bat kontatzen hasten da: denok dauzkagu hegal ikusezinak, aske sentiarazten gaituztenak. Ondoren, gonbita egiten digu, hausnartzeko: gure sentsazioen inguruan; zer garen, nolakoak garen, zer pentsatzen dugun; esperientzia pertsonaletatik ikastearen garrantzia; zerbait txarra egiteak ondorioak dituela, batzuetan larriak; ezetz esaten jakitearen beharra, …

Ilustratzaileak, txuri beltzean irudikatu ditu haur ezberdinak, trazu soilak erabilita. Emozioak garbi islatzen dira aurpegi eta gorpuzkeretan. Kanpo elementuetan gehitzen du kolorea, ia denak txori mota ezberdinen irudi monokromatikoak, siluetak, itzalak, hegaldiak, … eta bestelako trazu sendoko marra gutxi batzuk txertatuta. Eta hori aski zaio, idazleak kontatu nahi zuen guzti hori kontatzeko.


Librea zara