Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Lenaren promesa.

Ilustratzailea: Nanen Garcia-Contreras

Itzultzailea: Itziar Diez de Ultzurrun

Argitaletxea: Bookolia

Urtea: 2025

Orri kopurua: 40

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honetan neguaren bukaerarekin batera, Europako herri askotan berritzen diren antzinako errituak ipuin moduan kontatzen zaizkio irakurle gazteari; izan ere, ez dira gutxi mozorroekin, joare zaratatsuekin, dantzekin eta suarekin negu luzea uxatu eta udaberriari bidea ematen dioten usadioak. Bide batez, gizakiok elkarri istorioak kontatzeko dugun beharra eta horrek dakarren gozamena balioan jartzen da.

Negua bukatu bazen ere, Mendik ez zuen bere estalki zuria eransten, eta Mendik udaberriko soinekoa laster erakutsi ezean, herrian ez zuten jateko fruiturik izango. Zerbait egin beharra zegoen, beraz, Lenak, burua orein adarrez estali zuen, tapaki koloretsu batean bildu, eta Mendirekin hitz egitera joan zen. Hala ere, Lenak ahaleginak egin arren, Mendik ez zuen bere estalkia kentzen. Lenaren berririk izan gabe hiru egun igaro zirenean, herritarrak mendirantz abiatu ziren eta garai zaharretan Mendi zentzarazteko egiten zituzten errituak errepikatu zituzten: suaren inguruan dantzatu, zintzarri eta burrunbekin. Bitartean, Lenak Mendiri ipuinak kontatzen igaro zuen gaua eta bien artean tratu bat egin zuten: ipuin kontaketa erritua berrituko zuten urtero, zeren Mendik negu guztia ematen baitzuen jendea han behean ipuinak elkarri kontatzen ikusiz eta eginahalak egin arren ezin haiek entzun.

Narrazioari poesiaz betetako irudiek laguntzen diote, elurraren zuritasuna, herritarren mozorro koloretsuekin kontrastean jarriz. Zuria, urdina, horia eta gorria paleta erabiliz eta koloreek espazioan betetzen duten lekuarekin jolastuz, ilustratzaileak hotza, bakardadea, elkartasuna…sentiarazten digu.


Lenaren promesa.