Izenburua: Lea eta gaueko argiak
Idazlea: Lucy Fleming
Ilustratzailea: Lucy Fleming
Itzultzailea: Nahikari Gabilondo
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2024
Orri kopurua: 32
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Album ilustratu honek eskuzabaltasuna eta adiskidetasuna ditu ardatz. Lea, haritz baten barnean bizi den izaki txiki eta berezia da. Bi hego ditu, baina oso delikatuak direnez, ezin ditu eguzkitan jarri; horregatik, egunez lo egiten du eta gauez ateratzen da. Orduan, argia egiten duen guztiaren distira jasotzen du —izarrena, ilargiarena, farolen argiarena— eta behar dutenei banatzen die, izakiei zein basoko animaliei.
Basoko bizilagunekin harremanak sendotuz, Leak lagun asko egiten ditu. Hala ere, bere ametsa egunsentia ikustea da, eta hori ezinezkoa zaio bere hegoengatik. Orduan lagunek, esker onez, aukera bat eskaintzen diote: zeru izartsuaren zati bat hartu eta josi egiten dute, Leari egunsentia ikusi bitartean hegoak babesteko.
Ilustrazio koloretsuek istorioaren tonu goxo eta lagunkoia indartzen dute. Azalak distira egiten du, eta marrazkietan argiaren presentzia zein xehetasunak nabarmendu dira.