Izenburua: Laranjondoa
Idazlea: Andrea Antinori
Ilustratzailea: Andrea Antinori
Itzultzailea: Uxoa Iņurrieta
Argitaletxea: A fin de Cuentos Editorial
Urtea: 2022
Orri kopurua: 40
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Umorea du ardatz ilustrazio xumez eta onomatopeiez uztartutako istorio honek. Gainera, irakurleari irakurketa aktiboa eskatzen dio album honek, dituen ironia eta umore kolpeak ulertu nahi badira.
Laranjondoa da album ilustratu honetako protagonista. Istorio honetan, inguruko pertsona eta animaliek enbarazu egiten diote sortu berri den laranjondoari, harik eta halako batean pazientzia agortu eta mendekua hartzen duen arte. Euren erreakzio oldarkorraren beldur, ihesari ematen dio, eta kostata, polizia atzetik duela, irla batean aurkitzen du lasaitasuna.
Ilustrazioetan soilik hiru kolore erabiltzen dira, hondo zuriaren gainean. Formaz eta kolorez xumeak izanik ere oso adierazgarriak dira.