Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Lamiak eta emagina

Idazlea: Ixabel Agirresarobe

Ilustratzailea: Iņaki (Mattin) Martiarena Otxotorena

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2024

Orri kopurua: 36

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Joseba Gereņoren Euskal Herriko ipuin eta kondairak liburuko ipuin mitologiko baten egokitzapena da hau, non lamien eta emagin baten arteko harremana kontatzen den. Lamia batek erditzeko arazoak ditu eta bi lamia gaztek herriko emaginari laguntza eskatzea erabakitzen dute, nahiz eta normalean gizakiekin harremanik izaten ez duten. Emaginak lamien kobazulora lagunduta, erditzean laguntzen du eta gero, ospakizun batean parte hartzen du, non ogi goxo-goxoa dastatzen duen. Emagina ogi hori lapurtzen saiatzen da, baina lamiei lapurtzea arriskutsua dela laster jabetzen da: gorputza geldirik, mugitu ezinean, geratzen zaio. Azkenean, egindakoa aitortu eta barkamena lortzen  du, baina etxerako bidean ezin izango du atzera begiratu.

Ipuina bozgora irakurtzeko, ahoz kontatzeko nahiz irakurle gazteentzako aproposa da. Testua eta irudiak orrialde bikoitzetan daude banatuta: ezkerrean testua, apaingarri xume batez lagunduta; eskuinean, Mattinen estilo bereizgarriko irudi koloretsuak, tonu ilun eta trazo lodiak erabiliz sortuak. Ilustrazioek kobazuloaren eta ipuinaren atmosferaren iluntasuna iradokitzen dute, testuarekin osagarri ezin hobea osatuz.

Ipuinak gure mitologiako pertsonaia fantastikoak egoera ezohiko batean aurkezten ditu, eta aldi berean, emaginaren rola ikusarazten du. Lamiei lapurtzearen ondorioen bidez, eskuzabaltasuna, tentazioa eta gezurraren prezioa jorratzen dira, ipuin mitologikoetan hain ohikoa den mundu erreal eta fantastikoaren arteko talkaren bitartez.


Prentsako aipamenak:

 


Lamiak eta emagina