Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Kutsidazu bidea, Ixabel

Argitaletxea: Alberdania

Urtea: 2025

Bilduma: Ostiral saila

Orri kopurua: 124

Adina: 14tik gora


Laburpena:

Umorezko eleberri motz eta arin honek, hiriko euskaldun berri batek baserri batean bizitako abenturak kontatzen ditu. Eleberrian, hiriko bizimodua eta baserriko bizimodua, erdalduna eta euskalduna, talka egingo dute eta zehazki kontraste horretan topatuko du irakurleak umorea eta gozamena.

Kutxidazu bidea, Ixabel ez da istorio berria. Lehenbiziko argitalpena 90. hamarkadakoa da eta arrakasta itzela izan zuen. Horrexegatik, argitalpen berri honetan, hasieran hitzaurre bat topatu dezakegu non eleberri honek izan zuen arrakastaz eta suposatu zuenaz hitz egiten den.

Horren ondoren eleberria hasten da. Bertan ez dugu ilustraziorik topatuko, testu apala eta elkarrizketa asko besterik ez. Testuetan hitz erdaldunak nabarmentzen dira. Erritmo biziz irakurtzen dira orrialdeak, umorez blaituta eta protagonistak zintzotasunez kontaturikoak. Bera da narratzailea eta milaka anekdota, bizipen eta pentsamendu kontatzen dizkio irakurle taldeari (“Zuek hau irakurri eta… pentsatuko duzue…”).

Liburuaren azala berrituan eleberriko protagonista nagusiak azaltzen dira: Juan Martin eta Ixabel, baserriko idiskoarekin batera.

Euskal literaturako klasikotzat jo dezakegun eleberri hau, berritzailea izan zen garai batean eta berritzailea izaten jarraitzen du gaur egun ere. Ez dago horrelako umore sanoa erabiliz euskal giroan idatzitako eleberri askorik.


Kutsidazu bidea, Ixabel