Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Kulero zulatuen mamua

Idazlea: José Carlos Andrés

Ilustratzailea: Gómez

Itzultzailea: Maialen Mujika

Argitaletxea: Nubeocho

Urtea: 2022

Bilduma: SomosOcho

Orri kopurua: 40

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honetan, beldurra eta aurreiritziak lantzen dira. Herri bateko biztanleek beldurra dioten fantasmaz nazkatuta, hari nola aurre egiten dioten kontatzen da, tonu umoretsuan eta ilustrazio ikoniko eta koloretsuz baliatuta.

Herri bat beldurtuta bizi da kulero zulatuen fantasma agertzen delako maiz. Nazkatuta, biztanleak banan-banan doaz gaztelura fantasmari aurre egitera, baina guztiek kale egiten dute, beldurraren beldurrez. Azkenerako, herriko amonak egingo dio aurre kulero berri batzuk emanda. Arazoa konpondu egiten da eta fantasma nahiz biztanleak pozik daudela amaitzen da istorioa. Tonu umoretsu eta alaian kontatua, espero ez den norabidetik jotzen du istorioak.

Albumak hainbat baliabide estilistiko eta linguistiko erabiltzen ditu testuari dinamismoa emateko. Hasteko, letra mota ezberdinak erabiltzen ditu (letra lodia erabiltzen du testua nabarmentzeko eta elkarrizketetarako). Errimetan asko oinarritzen da (batez ere pertsonaien izenetan: Gari Boligorri, Aintzane Suhiltzaile, Arritxu Gihartsu...) eta istorioak egitura errepikakorra du (herritar bat gaztelura doa fantasmari aurre egitera, fantasmak ikaratzen du eta ihes egiten du). Gainera, mamuak maiz errepikatzen du Kulero zulatuen mamuuua naiz esaldia. Kontatzeko aproposa den hizkuntza du.

Ilustrazioari dagokionez, ordenagailu bidezkoa da, estilo ikonikokoa eta kolore biziekin. Forma leunak erabiltzen dira, eta bi orrietara dira ilustrazioak gehien bat. Plano motak tartekatzen dira, testuak une bakoitzean dituen beharren arabera: lehen planoa dramatismo gehiago emateko, binetak prozesuak irudikatzeko…


Kulero zulatuen mamua