Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Kukuaren kantua

Idazlea: Idoia Garzes Aldazabal

Ilustratzailea: Belatz

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2022

Orri kopurua: 76

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Belaunaldien arteko harremanak erdigunean jartzen dituen eleberria da, Martin haurraren eta Jaxinto zaharraren artean ematen dena. Haurraren begietatik dago kontatua eta, hargatik, tonua baikorra eta jakin-minez betea da. Bien arteko harremanaren aitzakiatan gai ezberdinak azaleratzen dira, hala nola, migrazioa, aurreiritziak, haurren arteko jazarpena, edota ornitologia. Jaxintoren heriotzarekin hasten da Martin kontatzen istorioa, Flash back luze batean. Haurrak Jaxinto nola ezagutu zuen eta haien arteko harremana nola handitu zen kontatzen digu, erabateko enpatia erakutsiz behinola trenez iritsi zen pertsona horrekin. Haien harremana ez da herritarren epaietatik salbuetsirik geratuko.

Migratzaileei egiten zaien harrera gogorra dela jakiten du Martinek, bertakoen arbuioa jaso zuela Jaxintok, baita bere etxekoengandik ere. Bereziki erasokorra da Joxe, Martinen lagun mina. Ez baitzuen aukerarik galtzen herrian gertatutako edozein ezbehar berehala leporatzeko Jaxintori. Kontakizuna bederatzi ataletan banatuta dago, eta hamaika ilustrazio ditu, zuri-beltzean, kontakizunaren une jakin batzuk azpimarratzeko balio dutenak.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Kukuaren kantua