Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Kuku miku iratxoak!

Ilustratzailea: Caroline Dall’Ava

Itzultzailea: Patxi Zubizarreta Dorronsoro

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2025

Orri kopurua: 16

Adina: 0tik gora


Laburpena:

Tamaina txikiko liburu honek kartoizko orrialde sendoak ditu. Asmakizunen bidez, tonu umoretsuan jolasera gonbidatzen gaitu. Ezkutatuta dauden iratxo bihurri eta kukumarroak ezagutuko ditugu: Ezkerraldeko orrialdean dagoen testu errimadunean galdera egiten zaigu eta eskuinaldeko orrialdean, goraka altxatuz, pop-up iratxoa azalduko da.

Liburuak tamaina txikia du, kartoiz egina dago eta ertz biribilak ditu. Ilustrazioek atzealde koloretsuak dituzte. Bertako irudiak biribilduak eta ingeradarik gabeak dira eta, hauek ere, kolore bizikoak. Eskuineko orrialdean tamaina handiko irudiak daude eta hegala gora altxatzean kono formako pop-up iratxoak agertzen dira: iratxo txiki bihurria, iratxo txiki gitarra-jolea, iratxo txiki margolaria, iratxo txiki aztia…

Ilustrazioak beharrezkoak dira asmakizun-jolas honetan, bai gutxienez liburuak galderari ematen dion erantzuna ezagutu nahi badugu. Baina, berez, galderek erantzun aukera gehiago dauzkate.


Kuku miku iratxoak!