Izenburua: Kristiñe mozorro lehiaketa
Idazlea: Itziar Olaizola Gorrotxategi
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2024
Bilduma: Kristiñe 3
Orri kopurua: 51
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Eleberri labur errealista honetan, Kristiñe da protagonista: izaera sendoa duen neskatila, oraingoan ihauterietako mozorro lehiaketari aurre egin beharko diona. Eskolan mozorro lehiaketa berezia iragarri dute: originala, etxean egina eta merkea izan behar du mozorroak. Kristiñek ez daki zer jantziko duen, eta gainera, klasekideen isekak jasaten ditu. Azkenean, eguneroko arropaz agertzen da lehiaketara, eta bertso baten bidez justifikatzen du bere hautua: bertsolari modura mozorrotu da. Bere ausardiak eta sormenak saria ekarriko diote. Liburua sei ataletan banatua dago eta kontakizuna umore ukituz idatzia da, irakurle gazteari gertukoa egingo zaion giro eta pertsonaiekin. Hizkuntza aberatsa da, eta aldi berean elkarrizketaz josia egoteak irakurterraza egiten du. Ilustrazioek —Jokin Mitxelenaren ohiko estiloari jarraituz— informazio gehigarririk ematen ez badute ere, testuingurua deskribatzen dute eta irakurketa entretenigarria egiten dute.