Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Koralaren distira

Idazlea: Cristina Etxabe

Ilustratzailea: Maite Márquez

Argitaletxea: Mezulari

Urtea: 2020

Orri kopurua: 44

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Ipuin ilustratu honek itsasoaren kutsaduraz hitz egiten du, bereziki uharrietan duen eragin kaltegarrian.

Helene, beti bezala, kostaldean dagoen herrira doa familiarekin uda-pasa. Urpean igerian dabilela ondo ezagutzen duen uharri ikusgarria kolorea galduta eta zaborrez beteta topatzen du. Hunkiturik, uharria garbitzen hasiko da: plastiko, zabor eta zikinkeria mordoa uretatik ateratzen du, eta, bide batez, arazoak dituzten animaliei laguntzen die. Halaxe, poliki poliki, uharriari kolorea pizten hasiko zaio, eta inguruak bere oreka berreskuratuko du. Guzti honi esker Helenek bere gaitasuna deskubrituko du: kutsaduraren kontrako ekintzaile arduratsua da, eta igerilari bikaina ere bai.

Ilustrazioak koloretsuak dira, eta orrialde batzuetan mihise gainean egindakoak dirudite. Kolore urdin (itsaso) horixka (hondar) eta gorrixkak (uharri) nabarmentzen dira. Olioaz eta boligrafoz eginak daude. Tipografiari dagokionez, hizki larriak eta xeheak nahasketa ematen da.


Koralaren distira