Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Kolore baten jabe

Idazlea: Leo Lionni

Ilustratzailea: Leo Lionni

Itzultzailea: Manu López Gaseni

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2022

Bilduma: Amets egiteko liburuak

Orri kopurua: 36

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honetako kameleoi protagonistak beste amilaliek bezalakoa izan nahi du, bere kolore propioa izatea irrikatzen du. Baina saiatu arren ez du lortzen, ingurunearen arabera aldatzen zaielako kolorea kameleoiei. Egun batean, bera baino zaharragoa eta jakintsuagoa den beste kameleoi batekin topatzen da, eta hark elkarrekin geratzea proposatzen dio, noranahi doazela kolorez aldatu arren, biak berdinak izaten jarraituko dutelako. Esan eta egin. Eta handik aurrera zoriontsu bizi izan zen beste kameleoien konpainian.

Norberaren identidadearen bila abiatu eta talde baten kide izateak eta esperientziak partekatzeak dakarren asebetetzea izan daiteke alegiatzat jo genezakeen obra honen ikaskuntza.

Ilustrazioek nagusiki testuak dioena berresaten badute ere, ezinbestekoak dira narrazioari gozamen estetikoa eransteko, eta testurik gabe ere haiek nahikoak lirateke istorioa ulertu eta mezua jasotzeko. Estampazio teknikaz eginak daude, kolore bizi eta deigarriak erabiliz, eta oinarrizko formak erabilita (borobila eta marra begiak eta ahoa irudikatzeko) garbi adierazten dute kameleoiaren egoera emozionala aldioro.


Kolore baten jabe