Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Kobazuloa

Ilustratzailea: Ruben B. Caballero

Argitaletxea: Alai

Urtea: 2025

Bilduma: Ganbara, 15

Orri kopurua: 109

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Abenturazko eleberria dugu “kobazuloa”. Euskal kostaldean girotutako uda garaiko kontakizuna da. Eñaut izeneko 12 urteko gazte batek oporraldia kanpin batean igaroko du familiarekin batera, bi lagun egingo ditu berehala, eta haietako batekin maitasun istorio bat biziko du. Istorioa, halere lurraren defentsaren gaiak zeharkatuko du. Eñauten ahotsak narratzen du eleberria, lehenengo pertsonan eta oro har iraganean, nahiz eta hasierako aurkezpenak bigarren pertsonan egiten dituen irakurlearen gertutasuna lortzeko. Ironiazko eta umorezko tonua tartekatzen dira, irakurtzeko arina suertatzen dena. Kapituluka banatuta dago liburua, Eñauten gogoetek eta elkarrizketek gidatzen dute irakurlea, eta zenbait ilustrazio tartekatzen dira, zuri-beltzean. Azaleko ilustrazioan suaren argiak hiru gazteen aurpegiak argitzen dizkigu. Kobazuloaren aurrean ageri dira, hirurak ezusteko edo harridura keinuarekin. Abentura iradokitzen digu. Hizki motari dagokionez, izenburuaren tipografiak historiaurrera garamatza, eta hain zuzen ere, abentura honek historiaurrearekin lotutako fantasiazko gertakari bat bizitzera ere eramango ditu pertsonaiak.


Kobazuloa