Izenburua: Kili- kilirik ez niri!
Idazlea: Paula Carbonell
Ilustratzailea: Carmen Queralt
Itzultzailea: Mari Eli Ituarte Zarragoikoetxea
Argitaletxea: Mezulari
Urtea: 2021
Bilduma: Letra txikia
Orri kopurua: 8
Adina: 2tik gora
Laburpena:
Jolas liburua da,kili –kili egin gabe jolastea proposatzen duena. Formatu txikikoa kartoizko album ilustratua da.
Zortzi orrialdetan zehar hainbat haur ageri dira jolasten, ezkutaketan, harrapaketan eta tokean. Guztietan formula berdina darabil testuak: “Jolastu gaitezen. [...] 1, 2, 3…[...] eta hiru egoera horietan bukaeran irakur daitekeen esaldiarekin bukatzen dira: “Ez egin kili-kilirik! Ez belaunetan, ez sabelean, ez kokotsean”. Bukaerako bi orrialdeetan, berriz, lotarako ordua da, eta orduan, muxu bat da eskatzen dena.
Kollage modura antolaturiko ilustrazioak ditu, tonu gorri, hori, urdinak nagusi.