Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Kateriņe

Ilustratzailea: Iņigo Sarasola

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2025

Bilduma: Komikiak, 5

Orri kopurua: 128

Adina: 14tik gora


Laburpena:

Kateriņe komikiak istorio gordina eta biografikoa kontatzen du. Ilustratzailearen estiloa ere nahiko bortitza da, pertsonaiek zimur ugari dituzte gazteak izanagatik ere eta errealitate itsusi hori bikain islatzen dute irudiek.

Istorioa modu lineal eta deskriptiboan kontatzen da eta barne denbora hemezortzi bat hilabetekoa da gutxi-gorabehera. Gerraren errealitaterik gordinena (bonbardeaketak, hilketak, biolentzia, etab.) islatzen du, baita herritarren arteko laguntza sareak ere. Izan ere, liburu honetan ikusten da nola Kateriņek eta bere familiak lagun eta beste familiakide batzuen bidez laguntza jasotzen duten (baita haiek nola eskaintzen duten ere). 

Politikari eta pertsonaia ezagun batzuen erreferentziak azaltzen dira kontakizunean, horrek asko lagun dezake irakurketa kokatzen eta oraindik ere errealismo gehiago ematen biografiari.

Fedeak eta ohiturek pisu handia dute komikian, behin baino gehiagotan errepikatzen baita Kateriņe eta bere familiaren ohitura elizara joateko eta baita etxean errezatzekoa ere. Ideologia ezberdineko jendearekin konektatzeko bidea ere bada istorioan.


Kateriņe