Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Karolina Panpina

Idazlea: Juan Kruz Igerabide Sarasola

Ilustratzailea: Belén Lucas Pérez

Argitaletxea: A fin de Cuentos Editorial

Urtea: 2024

Orri kopurua: 34

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Haurraren fantasiazko munduari goratzarre egiten dion albuma da hau. Izenik ez duen haur baten eta Karolina bere panpinaren arteko harremana ardatz hartuta, mundu fantastikoaz, transgresioaz, beldurrez eta arriskuen ohartarazpenez ari zaigu. Haurra eta bere panpina, elkarrekin jolasten ari dira logelan. Pospoloak pizten ikasi dute, argitasunak, usainak, soinuak… badute erakargarritik, baina beldurra ere ematen die. Eta bapatean, haize korronte batek pospoloa itzaltzen du. Ipotxen bat izan ote da? Beste pospolo bat dator atzetik, eta beste bat. Eta berriro itzaltzen dira guztiak. Haurrak eta panpinak gurasoen presentzia nabaritzen dutenean, logelatik irten eta sukaldera doaz. Han gurasoak konturatzen dira pospoloekin jolasean ibili direla eta orduan aitak, pospoloak kendu, eta haren lekuan, linterna txiki bat ematen die, alabaren fantasiazko munduari keinu bat eginez.

Igerabidek, testu errimatu bat eskaintzen digu, ozen irakurriz gero musikaltasuna hartzen duena.

Ilustrazioak, collage estiloan eginak dira, pastel tonuan. Orrialde bikoitzaren fondo guztia koloreztatuta dago, eta gainean txatalez osatutako irudiek, etxeko espazio ezberdinak edo kaleko elementuak irudikatzen dituzte. Detaile txikiz betetako ilustrazio biziak dira.


Prentsako aipamenak:

 


Karolina Panpina