Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Kapa-ipi-xopo, igeltxo

Ilustratzailea: Idoia Beratarbide Arrieta

Argitaletxea: Txalaparta

Urtea: 2025

Orri kopurua: 36

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honetan Igeltxoren hazkunde-bidaia narratzen da: hezegunean bizi zen eta hura besterik ez zuen ezagutzen, halako batean, ustekabean, uretatik ateratzen da. Mundu ezagunetik kanpora aterata, lagunek suge baten mehatxuaz ohartarazten badute ere, arrisku abisuei jaramonik egin gabe, lehorreko lurraldea ezagutzera abiatzen da. Zapoak ezagutzen ditu eta haien hizkuntza ikasten du; esperientzia horrek arriskuari aurre egiteko aukera ematen dio, eta azkenean komunitatearen elkarlanari esker lortzen du sugearen mehatxutik ihes egitea.

Kontakizunak, beraz, ingurune ezagunetik irten eta mundua esploratzearen bidezko hazkunde-prozesua erakusten du, eta bidean sortzen diren harremanen eta elkarlanaren garrantzia azpimarratzen du. Testuak, gainera, jarrera jostari nabarmena du: Zapo-hizkuntza deitzen den hizketa jolasa erabiltzen du. Adibiderako liburuaren izenburua, “kaixo” hitza zapo hizkuntzak adierazten da: kaPA iPI xoPO, alegia, silaba bakoitzari beste silaba bat gehitzen zaio, ia berdina, baina kontsonantea “P” letrarekin ordezkatuta eta bokala mantenduta.

Ilustrazioek nagusiki testuak dioena irudikatzen badute ere, indar komunikatibo handia dute. Igelaren, zapoen eta sugearen lehen plano indartsuak erabili dira, batzuetan irakurlearen begietara zuzenean begiratuz. Estanpazio eta collage teknikaz, hezegunea eta lurra irudikatu dira, animaliak koloretako arkatzekin, berde, marroi eta gorri tonuez osatutako paleta orekatuarekin.

Arriskutsua den sugetzarra gorria da, igela berdea, zapoak lur kolorekoak eta putzua urdina.


Kapa-ipi-xopo, igeltxo