Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Kanbodiako enbaxada

Idazlea: Zadie Smith

Itzultzailea: Garazi Ugalde

Argitaletxea: Igela

Urtea: 2024

Bilduma: Mintaka saila, 18

Orri kopurua: 71

Adina: 16tik gora


Laburpena:

21 kapituluz osatutako eleberria da. Bat, bi edo hiru orriz osatutako kapituluak. Narratzaile orojakileak kontatzen du istorioa, pertsonaien solasaldiak tartekatuz. Batzuetan, narratzailea bera istorioaren partaidea dela ematen du.

Londreseko Willesden auzoko auzokide anonimo baten ahotik, Fatou etorkin afrikarraren egunerokoa —baita haren bizitzaren pasarte batzuk ere— kontatzen zaigu: non bizi den, norekin, nora ateratzen den… Eta bere joan-etorrietan Kanbodiako enbaxadarekin eginen dugu topo beti. Hura da, Kanbodiako enbaxada, narrazioa josten duen haria, eta hark markatzen du bi mundu oso desberdinen arteko muga.

Gauza gutxi kontatzen zaizkigu, baina oso iradokitzailea da. Irakurlearen lana da kontakizun osoa eraikitzea.


Prentsako aipamenak:

 


Kanbodiako enbaxada